1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak irailaren 26an emandako 443/2017 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, eriondoan dauden ikasleei hezkuntza arreta etxean emateko 2017-2018 ikasturteko laguntzetarako deialdiaren oinarriak onetsi dira.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean.
DDBN (identifikazioa): 369304.
Onuradunak: medikuak hala aginduta etxean eriondoan egon behar duten ikasleen aitek, amek edo legezko tutoreek eska ditzakete deialdi honen xedeko laguntzak, baldin eta, hori dela kausa, ikasleak ikastetxera 21 egun naturaletik gorako epean modu normalean joaterik ez badu eta hezkuntza arreta etxean jaso behar baldin badu, edo, gaixotasun kronikoren bat dela-eta, hilabetetik beherako aldizkako bajak hartzen baditu, 6 egun jarraitukoak bederen 6 hilabetean, gutxienez ere.
Xedea. Eriondoan edo gaixorik dauden ikasleei etxean ematen zaien hezkuntza arreta finantzatzeko diru-laguntzen oinarriak ezartzea. Ikasle horiek Nafarroako Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eskolaturik egon behar dute 2017-2018 ikasturtean.
Oinarri arautzaileak. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.
Zenbatekoa. 70.000 euro. Horietatik, 15.000 euro 2017ko gastuen aurrekontuaren kargura ordainduko dira, eta gainerakoa, 55.000 euro, 2018ko aurrekontuaren kargura.
Iruñean, 2017ko irailaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1712816