216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

534/2017 EBAZPENA, urriaren 24koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako eremu babestuei buruzko 2017ko I. Argazki Lehiaketaren eta II. Mikrobideo Lehiaketaren oinarriak arautzen dituena; lehiaketak ikasleei zuzendurik daude.

Nafarroako Gobernuak ingurumen hezkuntzaren tratamendua zeharka indartu nahi du maila guztietan. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren 45. artikuluan ezartzen denez, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren eskumena da, besteak beste, ingurumenaren eta lurraldearen jasangarritasunari buruzko programak eta jarduerak, prestakuntzakoak, zabalkundekoak eta hezkuntzakoak, planifikatu, koordinatu eta gauzatzea.

Eskumen horren barnean, ikasleak ingurumen arloko gaietan sentsibilizatzeko jarduerak daude. Aurtengoan, lehiaketaren gaia bat dator Ingurumenaren Mundu Egunaren leloarekin, hots: “Pertsonak Naturarekin lotzea”. Horren xedea delarik pertsonak animatzea aire librera irten daitezen, naturan barrena ibil daitezen, haren edertasunaz jabetu daitezen, eta haren parte izatearen eta mende egotearen gaineko gogoeta egin dezaten, (NBE). Eta bereziki, Nafarroan dauden eremu babestuekin, Natura 2000 Sarearekin eta Naturagune Babestuen Sarearekin.

Helburu nagusia da gazteek sentsibilizazio eta ezagutza handiagoa lortzea, estimulu positibo baten bidez, ingurumenari buruz, oro har, eta Nafarroako eremu babestuen balioari, nahiz haiek zaindu, errespetatu eta erabilera bateragarria egitearen garrantziari buruz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak” I. Argazki Lehiaketaren oinarriak onestea 2017rako (I. eranskina); lehiaketa Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago.

2. “Nafarroako naturagune babestuen erabilera” II. Mikrobideo Lehiaketaren oinarriak onestea 2017rako (II. eranskina); lehiaketa Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago.

3. Dagokion gastua onestea, hots, 1.860 eurokoa, “Jasangarritasuneko eta ingurumen hezkuntzako sariak” izeneko 740007 74700 2268 456200 partidaren kargura finantzatuko dena, lehiaketaren gastuei aurre egiteko.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

5. Ebazpen honen kontra, administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 97.2 artikuluan aurreikusi bezala.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi hau eta bere oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ohiko komunikabideetan argitaratzea.

Iruñean, 2017ko urriaren 24an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

ARGAZKI LEHIAKETA

Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.–Xedea.

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, “Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak” I. Argazki Lehiaketa antolatu du, ikasleen sormena eta naturarekin duten harremana sustatzeko xedez, Nafarroako naturagune babestuen ezagutzaren bidez.

Natura 2000 Sareko edo Nafarroako Naturagune Babestuen Sareko eremu baten argazkiak osatuko du lana.

Aurkeztutako lanen originaltasuna baloratuko da.

Bigarrena.–Parte hartzeko baldintzak eta formatua.

“Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak” I. Argazki Lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleek parte hartzen ahalko dute.

Lehiaketak bi kategoria izanen ditu:

a) Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

b) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.

Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

Argazkia inprimaturik aurkeztu beharko da; gutxienez ere 20x30 cm-ko neurrikoa izanen da eta 40x50 cm-ko kartoi mehe zuri baten gainean aurkeztuko da.

Lanak sinatu gabe eta gutun-azal batean aurkeztuko dira; eta horiekin batera, orri zuri bat sartuko da, honako datu hauekin:

1) Lanaren izenburua.

2) Lanaren kategoria.

3) Zein eremutan egin den argazkia.

Gutun-azalaren barruan, eta lanak anonimoki baloratzen direla bermatzeko, gutun-azal itxi bat ere sartuko da. Gutun-azal itxi horren kanpoaldean, honako hauek adieraziko dira:

1) Lanaren izenburua.

2) Lanaren kategoria.

3) Zein eremutan egin den argazkia.

Barruan, orri laurden batean, honako hauek adieraziko dira:

1) Izena eta bi abizen.

2) Ikastetxea.

3) Zein mailatan eta gelatan dagoen.

4) Harremanetarako telefonoa.

5) Argazkia formatu digitalean.

Parte-hartzaileek administrazio-baimenak tramitatuko dituzte, halakorik behar bada.

Hirugarrena.–Noiz eta non aurkeztu.

Lanak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan erregistratu eta aurkeztuko dira, oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2017ko abenduaren 12ra arte (biak barne), eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko datu guztiak adierazi beharko dira:

  • Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
  • Argazki lehiaketa.
  • Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala.
  • González Tablas kalea, 9, 1. solairua.31005 Iruña (Nafarroa).
  • Harremanetarako datuak: 848 42 49 09 / 848 42 75 77
  • partiambi@navarra.es

Parte-hartzaileek mezua igorri beharko dute partiambi@navarra.es helbidera, lana erregistratu dutela esateko.

Laugarrena.–Epaimahaia.

Epaimahai batek erabakiko du sarituak zein diren; epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko teknikari bat.

Epaimahaiaren erabakia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orrian argitaratuko da, ebazpena eman ondotik. Horretaz gainera, Hezkuntzako aldizkarian, web-orrian eta sare sozialetan argitaratuko da ere, eta bide horien bitartez zabaltzen ahalko da.

Bosgarrena.–Sariak.

Argazkiak baloratzeko garaian, honako hauek hartuko dira aintzakotzat: gaiari ongi egokitzen ote zaion, konposizioa, originaltasuna, sormena eta irudimena.

Hauek izanen dira kategoria bakoitzerako sariak:

1.–Tableta bat eta diploma ikasle irabazlearentzat.

2.–Naturari buruzko liburu sorta bat ikastetxearentzat.

Irabazleei behar den denborarekin jakinaraziko zaie zein egunetan eta ordutan izanen den sari-banaketa.

Seigarrena.–Parte hartzeko konpromisoa.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak onartu eta epaimahaiak edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak hartzen dituen erabakiei men egin beharra.

Parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo gera daitezke, oinarriak betetzen ez badituzte, edo epaimahaiaren edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren irizpideei jarraikiz.

Zazpigarrena.–Eskubideak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak beretzat gordetzen du finkatutako arauak betetzen ez dituen edozein ikasleren parte-hartzea bertan behera uzteko eskubidea, bai eta arau osagarriak ematekoa, lehiaketaren garapen zuzenerako salbuespenak baimentzekoa, eta orduak aldatu edo egokitzekoa ere, kasu guztietan, behar den denboraz iragarrita.

“Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak” Argazki Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari lagatzea lana, bai eta aurkeztutako argazkien erreprodukzio-, banaketa- eta komunikazio-eskubideak ere.

Zortzigarrena.–Datuen babesa.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, eskabide honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak –haiek tratatzeko eskatzaileen baimena izanda– Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira.

II. ERANSKINA

MIKROBIDEO LEHIAKETA

Nafarroako naturagune babestuen erabilera

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.–Xedea.

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, II. Mikrobideo Lehiaketa antolatu du, gazteen artean sormen digitala sustatzeko xedez, bai eta eta naturarekin duten harremana ere, Nafarroako naturagune babestuen, Natura 2000 Sarearen, Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen eta haien erabileren ezagutzaren bidez.

Nafarroako naturagune babestuen erabilerei buruzko bideo labur batek osatuko da lana, betiere kudeaketa-planen araudia, erabilera bateragarriak eta abar errespetatuz.

Aurkeztutako lanen originaltasuna baloratuko da.

Bigarrena.–Parte hartzeko baldintzak eta formatua.

II. Mikrobideo lehiaketan Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasle guztiek parte hartzen ahalko dute.

  • Parte-hartzaileak DBHn egonen dira (DBHko 1. mailatik 4.era).
  • Gazteek banaka zein taldean hartuko dute parte. Taldean parte hartuz gero, hiru kide izanen dira gehienez.

Lehiaketak kategoria bakarra izanen du.

Parte-hartzaile guztien izen-abizenak, NANa, ikastetxea, maila eta gela adierazi beharko dira.

Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

Bideoek 2 minutu iraunen dute gehienez. Aukeratutako gaia hauxe da: “Nafarroako naturagune babestuen erabilera”.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, eta bideoan erabili ez den hizkuntzaren azpitituluak erabiltzen ahalko dira, aukeran.

Bideoak formatu digital egokian igorriko dira, ondoren web-inguruneetan eta sare sozialetan zabaldu ahal izateko (FLV, MOV, WMV edo bestelakoak), pen-drive, DVD edo antzekoen bidez, edo Dropbox edo Drive plataformen bitartez.

Parte-hartzaileek administrazio-baimenak tramitatuko dituzte, halakorik behar bada.

Hirugarrena.–Aurkezteko epea eta tokia.

Lanak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan erregistratu eta aurkeztuko dira, oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2017ko abenduaren 12ra arte (biak barne), eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko datu guztiak adierazi beharko dira:

  • Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
  • Mikrobideo lehiaketa.
  • Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala.
  • González Tablas kalea, 9, 1. solairua.
  • 31005 Iruña (Nafarroa).
  • Harremanetarako datuak: 848 42 49 09 / 848 42 75
  • partiambi@navarra.es

Parte-hartzaileek mezua igorri beharko dute partiambi@navarra.es helbidera, lana erregistratu dutela esateko.

Laugarrena.–Epaimahaia.

Epaimahai batek erabakiko du sarituak zein diren; epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko teknikari bat.

Epaimahaiaren erabakia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orrian argitaratuko da, sarituen ebazpena eman ondotik. Horretaz gainera, Hezkuntzako aldizkarian, web-orrian eta sare sozialetan argitaratuko da ere, eta bide horien bitartez zabaltzen ahalko da.

Bosgarrena.–Sariak.

Mikrobideoak baloratzeko garaian, honako hauek hartuko dira aintzakotzat: gaiari ongi egokitzen ote zaion, irudiaren eta soinuaren kalitatea, planteamenduaren originaltasuna, egitura eta narrazioaren koherentzia, eta estiloa, sormena eta irudimena.

Hauexek izanen dira sariak:

a) Tableta bat talde irabazleko kide bakoitzarentzat (3 gehienez).

b) HD bideokamera bat eta naturari buruzko liburu sorta bat talde irabazlearen ikastetxearentzat.

c) HD bideokamera bat eta naturari buruzko liburu sorta bat bigarren gelditzen den taldearen ikastetxearentzat.

Behar den denborarekin jakinaraziko da zein egunetan eta ordutan izanen den sari-banaketa eta ikusten ahalko diren irabazleen bideoak.

Seigarrena.–Parte hartzeko konpromisoa.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak onartu eta epaimahaiak edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak hartzen dituen erabakiei men egin beharra.

Parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo gera daitezke, oinarriak betetzen ez badituzte, edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren edo epaimahaiaren irizpideei jarraikiz.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak beretzat gordetzen du finkatutako arauak betetzen ez dituen edozein ikasleren parte-hartzea bertan behera uzteko eskubidea.

Zazpigarrena.–Eskubideak.

Antolakuntzak beretzat gordetzen du arau osagarriak emateko eskubidea, bai eta lehiaketaren garapen zuzenerako salbuespenak baimentzekoa, eta orduak aldatu edo egokitzekoa ere, kasu guztietan, behar den denboraz iragarrita.

“Nafarroako naturagune babestuen erabilera” Mikrobideo Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari lagatzea bideoa, bai eta aurkeztutako lanen erreprodukzio-, banaketa- eta komunikazio-eskubideak ere.

Copyright. Jasotako lan guztiak ahal beste zabaltzeko asmoz, lanak Gobernuaren nahiz enpresa publikoen web-inguruneetan eta sare sozialetan zabaltzen ahalko dira.

Zortzigarrena.–Datuen babesa.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, eskabide honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak –haiek tratatzeko eskatzaileen baimena izanda– Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1712361