2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Tulebrasko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan; kreditu transferentzia da, altzariak eta ekipamenduak erosteko.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroan indarrean den araudian xedatuari jarraikiz.
Tulebrasen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1712501