2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten prezio publikoen arauketa. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:
“Kontuan harturik arau fiskalak sortu diren kasuistika berriei egokitzea komeni dela eta, bestetik, testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak hobetu nahi direla, 2018ko ekitaldirako udal gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.
Kontuan harturik, zenbait kasutan, prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostuak berdintzeko adinakoak, eta hala izatea komeni dela gizarte, ongintza, kultura edota interes publikoko arrazoiak direla-eta, eta egoera hori bat datorrenez indarrean dagoen araudiarekin.
Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2017ko urriaren 24ko irizpena eta Kontu-Hartzailetzaren 2017ko urriaren 19ko txostena.
Kontuan harturik aldatzen ez diren ordenantzak eta haien eranskinak indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onetsitako testuekin,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten arau fiskalak eta haien tarifen eranskina onestea 2018rako, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira:
• 1. arau fiskalaren eranskina: Musika eskola.
• 2. arau fiskalaren eranskina: Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta beste elementu batzuk uztea.
• 3. arau fiskalaren eranskina: Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
• 4. arau fiskalaren eranskina: Kultur Etxeko aretoak.
• 8. arau fiskalaren eranskina: Gizarte Etxeko aretoak.
• 6. arau fiskalaren eranskina: Podologia zerbitzua.
• 8. arau fiskalaren eranskina: Haur Eskola.
• 9. arau fiskalaren eranskina: Gazteriaren Etxeko aretoak.
• 10. arau fiskalaren eranskina: Prestakuntza Zentroko aretoak.
• 11. arau fiskala: Kulturguneko aretoak.
• 11. arau fiskalaren eranskina: Kulturguneko aretoak.
Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.
Hirugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Laugarrena.–Erregelamenduzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako arau fiskaletako tarifen eranskinei egindako aldaketek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.”
Tafallan, 2017ko azaroaren 2an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1712589