216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tasen arauketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

“Kontuan harturik ordenantza fiskalak sortu diren kasuistika berriei egokitzea komeni dela, eta, bestetik, testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak hobetu nahi direla, 2018ko ekitaldirako udal gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2017ko urriaren 24ko irizpena eta Kontu-Hartzailetzaren 2017ko urriaren 19ko txostena.

Kontuan harturik aldatzen ez diren ordenantzak eta haien eranskinak indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onetsitako testuekin,

ERABAKI DA:

Lehena.–Ondoko zerrendan ematen diren tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzen testuak eta 2018rako tarifen eranskinak onestea, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira:

• 4. ordenantzaren eranskina: agiriak egitea.

• 5. ordenantzaren eranskina: autotaxiak.

• 6. ordenantzaren eranskina: lizentziak ematea eta hirigintza-jarduketak egitea.

• 7. ordenantzaren eranskina: jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

• 8. ordenantzaren eranskina: ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenak.

• 9. ordenantzaren eranskina: ibilgailuak eremu publikotik kentzeko eta ondotik altxatzeko zerbitzua, edo eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzua.

• 11. ordenantzaren eranskina: hilerriko zerbitzua.

• 12. ordenantzaren eranskina: kirol instalazioen erabilera.

• 13. ordenantzaren eranskina: ezkontza zibilak.

• 14. ordenantzaren eranskina: animaliak harrapatzeko eta haien mantenurako zerbitzua eta arriskugarri izan daitezkeen animaliak izateko lizentziak ematea eta berritzea.

• 16. ordenantzaren eranskina: herri-lurren aprobetxamendua.

• 17. ordenantzaren eranskina: zangak, zuloak eta laginketak irekitzea eta zoladura mugitzea.

• 18. ordenantzaren eranskina: espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.

• 19. ordenantza fiskala eta haren eranskina: jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezia.

• 22. ordenantzaren eranskina: merkatuarekin, kalez kaleko salmentarekin eta feria barrutiarekin lotutako jarduerak.

• 23. ordenantzaren eranskina: eremu urdina.

• 24. ordenantzaren eranskina: zaintza berezia, bide-seinaleak eta Udaltzaingoak egiten dituen beste zerbitzu batzuk.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–Erregelamenduzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako ordenantza fiskaletako eta beren tarifen eranskinetako aldaketa horiek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.”

Tafallan, 2017ko azaroaren 2an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1712588