216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

10/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erabakiaren xehetasunak:

Hona hemen, hitzez hitz:

“Lehena.–Hasiera batean onestea aurrekontuko honako aldaketa hau:

a) 10/2017 aldaketa, kreditu-gehigarria sortzen duena San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan, aurrekontuko beste partida bateko kredituak beheititurik finantzatua.

Hona hemen, xehatua, kreditu-gehigarria, San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa:

–Aurrekontuko 4121 2100000 aplikazioa: “Bideetako mantentze-lanak”; zenbatekoa: 31.000,00 euro.

–Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 31.000,00 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuko ondoko aplikazio honetan:

–Aurrekontuko 1510 6090001 aplikazioa: “Zenbait kale”, 31.000,00 euro.

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki-taulan paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatu aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, azaldutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

San Adrianen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1712507