2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aurrekontua aldatzeko proiektua: aplikatzeke zegoen 2016ko superabita zorpetze garbia murrizteko aplikatzea. Hasierako onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin eta 2017ko azaroaren 2ko bilkuran, aurrekontu-aldaketa onetsi du, aplikatzeke zegoen 2016ko superabita zorpetze garbia murrizteko aplikatze aldera.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 2an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1712653