2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
6/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Partida: 3420,62200. Izena: Kiroldegian eguzki-plakak jartzea. Zenbatekoa: 33.650,10 euro.
Finantzaketa:
Baliabide lotetsien bidezko diruzaintzako gerakinak. Zenbatekoa: 23.555,07 euro.
Energia berriztagarrietarako diru-laguntza. Zenbatekoa: 10.095,03 euro.
Oteitzan, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1712494