216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Iharnozko 10. poligonoko 148. herri lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea eta baldintzen agiria. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urriaren 31an egin osoko bilkuran, gehiengoz eta hasiera batean onetsi zuen Iharnozko 10. poligonoko 148. herri-lurreko lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea, Iruñerriko Mankomunitateak sustatua, izen hau duena: “hustubidea eta arazketa Iharnotzen”; orobat onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa, jendaurrean egonen baita hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Noain Elortzibarren, 2017ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1712635