2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Virgen del Castillo Zahar Etxeko 1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontuan 1/2017 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2017 aldaketa aurrekontuan.
Kreditu berezia.
GASTUAK:
6. kapitulua: 4.549,06 euro gehitzea.
Gastuen aurrekontua gehitzea: 4.549,06 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.549,06 euro.
Diru-sarreren aurrekontua gehitzea: 4.549,06 euro.
Miranda Argan, 2017ko urriaren 26an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1712453