216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Plegados Belcrisa SL. Jarduera: Txapa transformatzeko industria-nabea. Tokia: El Campillo industrialdea, A kalea, 6. zk., Martzilla (6. poligonoko 179. lurzatia).

Martzillan, 2017ko urriaren 26an.–Hirigintzako zinegotzi ordezkaria, Miguel Ángel Arnedo Imaz.

Iragarkiaren kodea: L1712495