2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
4/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2017ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4/2017 aldaketa aurrekontu orokorrean: kreditu berezi bat sortzea, 1.2316-62502 “Eguneko Zentroaren ekipamendua” aurrekontuko aplikazioa sortzen duena, 16.052,78 eurokoa.
Kreditu hori finantzatzeko, dauden inbertsio funtsak aktibatuko dira, diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”: 16.052,78 euro).
Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.
Larragan, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1712550