2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldaketa, Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2017ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalean, erabiltzeko tasei dagokienez.
Aurreko erabakia 2017ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa.
Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, Udalaren osoko bilkurari, zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Esteribarren, 2017ko urriaren 27an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
KIROLDEGIA ETA IGERILEKUAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETAREN TESTUA
Ludoteka: egunean 3 ordu eta astean 5 egunez ematen den zerbitzua: 55,00 euro erroldatuendako eta 75,00 euro erroldatu gabeendako.
Iragarkiaren kodea: L1712451