216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

13/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan 13. aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziaren bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Esteribarren, 2017ko urriaren 27an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1712441