216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Doneztebeko hirigune historikoan, eta determinazio egituratzaileen aldaketa, Doneztebeko Udal Plan Orokorrean (Doneztebeko AR2 banaketa eremua). Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2017ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Hiri-jarduketarako plan berezia, Doneztebeko hirigune historikoan, eta determinazio egituratzaileen aldaketa, Doneztebeko Udal Plan Orokorrean (Doneztebeko AR2 banaketa eremua); biak ala biak Doneztebeko Udalak sustatu ditu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, Doneztebeko hirigune historikoko Hiri-jarduketarako plan bereziaren espedientea bi hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.c) artikuluan xedatuarekin bat, Doneztebeko Udal Plan Orokorraren (AR2 banaketa eremua) determinazio egituratzaileen aldaketari buruzko espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Santiago Labiano Uterga.

Iragarkiaren kodea: L1712655