2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Udaletxea egokitzeko obren proiektua.
Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea obren proiektu tekniko hau: “Cintruenigoko Udaletxeko inguratzailea hobetzea, hezetasunari aurre egiteko. Termitek eragindako hezetasunak, pitzadurak eta kalteak konpontzea”.
Proiektu hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, epe horretan bidezko jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen; aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, onespen hori behin betiko bilakatuko da automatikoki.
Cintruenigon, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1712500