216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Argiteria berritzeko obren proiektua.
Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea obren proiektu tekniko hau: “BTko instalazio-elektrikoa, kanpoko argiak berritzeko Cintruenigoko udal-mugarteko Corea auzoan, Ramón Menéndez Pidal, Julio Caro Baroja, Diputación eta Corea kaleetan”.

Proiektu hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, epe horretan bidezko jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen; aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, onespen hori behin betiko bilakatuko da automatikoki.

Cintruenigon, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1712499