2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Udal ordenantza, Eremu publikoan establezimenduen seinaleak paratzea arautzen duena. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoan establezimenduen seinaleak paratzea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Basaburuan, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1712504