2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, Barañaingo trafikoari buruzko ordenantzan.
Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Barañaingo trafikoari buruzko ordenantzan; 68., 69., 71., 72., 73., 78., 79., 89. eta 90. artikuluak aldatuko dira, “Aldi baterako aparkatze murriztuko eremurako –AAME– berariazko xedapenak” izeneko atalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluaren 3. apartatuak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1712496