216. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2018rako karga-tasak, tasak eta prezioak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten udal zergetako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak finkatzea erabaki zuen, 2017ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): gutxieneko tarifak.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %2,75 (%2 Babes Ofizialeko Etxebizitzak).

–Lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga-tasak.

–Tasak eta prezio publikoak: espedientean agertzen direnak.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Arroitzen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1712503