2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Zenbait ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2017ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketak hasiera batean onestea ondotik ematen diren ordenantzetan, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
1.–Ordenantza fiskala, Harea ateratzeko tasak arautzen dituena.
2.–Ordenantza fiskala, Igerilekuak eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauetako aldaketa jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik.
Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Arguedasen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1712522