1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, Foruzaingoko 37 lanpostu lehiaketa berariazkoaren bidez edo lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka.
Barneko zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 51/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko 37 lanpostu betetzeko lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez (deialdia 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan). Prozesu horren barrenean, 78.747.573-N, 33.439.653-E, 33.442.306-F, 72.682.089-L eta 33.420.814-C NANak dituzten foruzainek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte merezimenduen balorazioaren aurka eta prozedura ebazten duen Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 245/2017 Ebazpenaren aurka, zeina 2017ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 15ekoan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2017ko urriaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1712574