215. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

875/2017 EBAZPENA, urriaren 19koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jartzen duena eta eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2017-2018 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan proposatzen du argitara daitezela 2017-2018 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda, funtzionamendurako zenbait jarraibide eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren, baita laguntza jasotzen duten ikasleek hezkuntza zerbitzu horren aldera pagatu behar dituzten gehieneko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) finkatzen dena aplikatzen da jarduketa honetan; izan ere, agindu horrek garatzen du Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiak baimentzea 2017-2018 ikasturterako. Onuradunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik ikasturte horretan jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Bertan adieraziko da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunetara, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko urriaren 19an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

I. ERANSKINA

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

CATERING BIDEZ

ANTSOAIN

“Ezkaba” HLHIP

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

JAUNTSARATS

“Oihanzabal” HLHIP

LOS ARCOS

“Santa María” HLHIP

IRUNBERRI

‘’San Juan’’ HLHIP

MUTILOA

“San Pedro” HLHIP

NOAIN

“San Miguel’’ HLHIP

ORKOIEN

“San Miguel’’ HLHIP

ORKOIEN

“Auzalar” HLHIP

IRUÑA

“Andrés Muñoz Garde” HBIP

GARES

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ZANGOZA

“Luis Gil” HLHIP

TUTERA

“Torre Monreal” HBIP

VIANA

“Ricardo Campano” HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ATARRABIA

“Lorenzo Goicoa” HLHIP

“Atargi” HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

‘’Camino de Santiago’’ HLHIP

“Catalina de Foix” HLHIP

“Erreniega” HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

AGOITZ

“San Miguel” HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

BERRIOZAR

“Mendialdea” HLHIP

BETELU

“Araxes” HLHIP

CASCANTE

“Vicenta María” HLHIP

DONEZTEBE

“San Miguel” HLHIP eta

‘’Mendaur’’ DBHI

ELIZONDO

“San Francisco Javier” HLHIP

LIZARRA

“Remontival” HLHIP

ETXARRI ARANATZ

“San Donato” HLHIP

GARRALDA

“Ntra. Sra. de Orreaga” HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

GOIZUETA

“Andrés Narbarte Xalto” HLHIP

UHARTE

“Virgen Blanca” HLHIP

IRURTZUN

“Atakondoa” HLHIP

LARRAINTZAR

“Obispo Irurita” HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

LEITZA

“Erleta” HLHIP

LEKUNBERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

LESAKA

“Irain” HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ERRIBERRI

“Príncipe de Viana” HLHIP

ERRONKARI

“Julián Gayarre” HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

TAFALLA

“Marqués de la Real Defensa” HLHIP

ZUBIRI

“Gloria Larrainzar Eugi” HLHIP

ZUDAIRI

“Las Amescoas” HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

CATERING BIDEZ

ALLO

“La Cruz” HLHIP

ALTSASU

“Zelandi” HLHIP

ANDOSILLA

‘’Virgen de la Cerca’’ HLHIP

ARIZKUN

HLHIP

AZAGRA

“Francisco Arbeloa” HLHIP

BARAÑAIN

“Alaiz” HLHIP

‘’Eulza’’ HLHIP

‘’Los Sauces’’ HLHIP

BARASOAIN

”Martín Azpilcueta” HLHIP

BEIRE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BUÑUEL

“Santa Ana” HLHIP

BURLATA

“Hilarión Eslava” HLHIP

“Ermitaberri” HLHIP

CABANILLAS

“San Juan de Jersusalén” HLHIP

CAPARROSO

“Virgen del Soto” HLHIP

ZARRAKAZTELU

“Virgen de la Oliva” HLHIP

CASTEJÓN

“Dos de Mayo” HLHIP

CINTRUÉNIGO

“Otero de Navascués” HLHIP

CORTES

“Cerro de la Cruz” HLHIP

FONTELLAS

“Virgen del Rosario” HLHIP

FUSTIÑANA

“Santos Justo y Pastor” HLHIP

IRURITA

HLHIP

LAKUNTZA

“Luis Fuentes” HLHIP

LARRAGA

“San Miguel de Larraga” HLHIP

LERIN

“Dña. Blanca de Navarra” HLHIP

LODOSA

”Angel Baigorri” HLHIP

MENDABIA

“San Fco. Javier” HLHIP

MENDIGORRIA

“Julián M.ª Espinal” HLHIP

MILAGRO

“Ntra. Sra. del Patrocinio” HLHIP

MONTEAGUDO

“Honorio Galilea” HLHIP

MURCHANTE

“Mardones y Magaña” HLHIP

OLAZTI

“Domingo Bados” HLHIP

OTEITZA

“San Salvador” HLHIP

IRUÑA

“Amaiur” HLHIP

‘’Azpilagaña’’ HLHIP

“Bernat Etxepare” HLHIP

“Buztintxuri” HLHIP

“Cardenal Ilundáin” HLHIP

“Dña. Mayor” HLHIP

‘’Ermitagaña’’ HLHIP

“García Galdeano” HLHIP

“Hegoalde” HLHIP

‘’Iturrama’’ HLHIP

“José María de Huarte” HLHIP

“El Lago de Mendillorri” HLHIP

“Mendillorri” HLHIP

“Nicasio de Landa” HLHIP

“Patxi Larraintzar” HLHIP

‘’Rochapea’’ HLHIP

“San Francisco” HLHIP

‘’San Jorge’’ HLHIP

“Sanduzelai” HLHIP

‘’San Juan de la Cadena’’ HLHIP

‘’Víctor Pradera’’ HLHIP

AZKOIEN

”Juan Bautista Irurzun” HLHIP

RIBAFORADA

“San Bartolome” HLHIP

SAN ADRIAN

“Alfonso X El Sabio” HLHIP

SARRIGUREN

”Hermanas Uriz Pi” HLHIP

SARRIGUREN

“Sarriguren” HLHIP

TUTERA

‘’Elvira España’’ HLHIP

“Griseras” HLHIP

“Huertas Mayores” HLHIP

“Monte San Julián” HLHIP

‘’Virgen de la Cabeza’’ HLHIP

UHARTE ARAKIL

“San Miguel’’ HLHIP

VALTIERRA

“Félix Zapatero” HLHIP

ALESBES

“El Castellar” HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA

“Ricardo Baroja” HLHIP

CORELLA

“José Luis Arrese” HLHIP

ERRO

“San Esteban” HLHIP

ETXALAR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ITUREN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

IRUÑA

“Vázquez de Mella” HLHIP

ZUGARRAMURDI

“Urdazubi-Zugarramurdi” HLHIP

II. ERANSKINA

Diru-laguntza jasotzen duten ikasleentzat baimendutako kuotak

BAZKALTIAR KOPURUA

IKASLE BAKOITZEKO, EGUNERO

0-80

1,75 euro

81-160

1,75 euro

161-240

1,75 euro

+240

1,75 euro

Kuota hori handitzen ahalko da baldin eta zerbitzu hori ematean jantokiko oinarrizko zerbitzua hobetzen bada, menuari berari edo jantokiko zerbitzua emateko moduari dagokienez, adibidez. Horrela, eskualdeko jantokietan hobekuntzak egiteko, Eskola-kontseiluak onetsi beharko ditu familien ordezkarien aldeko botoarekin, eta jantoki arruntetan, berriz, zerbitzua kudeatzen duen Guraso Elkarteak hartuko du erabakia. Ikasleen kargurako igoera proportzionala izanen da Hezkuntza Departamentuak onetsitako oinarrizko zerbitzuaren kostuaren eta jantokiko hobekuntzak hartu ondoko benetako kostuaren arteko aldean.

NAFARROAKO GOBERNUAREN MODULU EKONOMIKOA

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko

Salbuespenez, eta betiere aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta eskola-jantokien kontu-sailarekin finantzatutako beste jarduerarik kaltetzen ez bada, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak ez ordaintzearen ondorioz jantokiko kontuetan sortutako defizitak garraiatzen diren eta egoera sozioekonomiko zailean dauden ikasleen familien kargura konpentsatzen ahalko dira; horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jasotzen duten kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria erakutsi beharko da, egoerari hori berariaz frogatzen duena.

Eguneko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordina

Irakasleek jasotzen dituzten konpentsazioek ordainsari izaera dute eta nominaren bidez hartuko dituzte.

BAZKALTIAR KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA*

ZAINDARI
BAKOITZEKO

0-80

16,63 euro

14,71 euro

16,63 euro

81-160

18,58 euro

14,71 euro

16,63 euro

161-240

19,92 euro

16,48 euro

16,63 euro

+240

20,61 euro

18,88 euro

16,63 euro

40 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak beteko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak (arduradunari dagozkionak). 41 eta 100 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak betetzen ahalko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak; kasu horretan, ordainsari bakarra jasoko du (bi ordainsarien baturaren %75). 101 bazkaltiarretik gorako eskualdeko jantokietan, bi pertsonek beteko dituzte derrigorrez jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta horietariko bakoitzak aurreko taulan ezarritako ordainsariak jasoko ditu.

Iragarkiaren kodea: F1712237