215. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2017ko bigarren seihilekoari dagokionez

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko abenduaren 5ean bukatuko dela hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko bigarren seihilekoaren kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko abenduaren 5ean pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2017ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1712436