215. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

8. eta 9. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 8. eta 9. aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Olaztin, 2017ko urriaren 27an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1712427