213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

270E/2017 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 227E/2017 Ebazpena aldatzen duena, honela: ebazpen honen eranskinak bere osotasunean ordezten du aurreko ebazpenaren eranskina. 227E/2017 Ebazpenaren bidez, neurri osagarriak ezarri zitzaizkion Oltza Zendeako udal-mugartean kokatutako instalazio baten Ingurumen baimen integratuari. Titularra Volkswagen SA da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 23ko 2361/2007 Ebazpenaren bidez emana; gero, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 5eko 10/2012 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, eta gerora, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1537/2011 Ebazpenaren bidez aldatu zen; azkenik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 158E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zen.

Ondoren, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 4ko 110E/2017 Ebazpenaren bidez, instalazio horren Ingurumen baimen integratua aldatu zen. Haren I. eranskinean, baimenean aldatutako baldintzak zeuden. Osagarri gisa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 227E/2017 Ebazpenaren bidez, suteetatik babesteko neurriak ezarri ziren, automobilen bukaerako ikuskapena egiteko behin-behineko karpa berri horretan bete beharrekoak.

Irailaren 4ko 227E/2017 Ebazpenean akats bat dagoela ikusi da; hain zuzen ere, horren eranskinean sartutako suteetatik babesteko neurriak ez datoz bat aipatutako proiektuarekin, eta beharrezkoa da hura zuzentzea, ebazpen honen eranskinak aurreko ebazpenaren eranskina bere osotasunean ordeztuz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 227E/2017 Ebazpena aldatzea, honela: ebazpen haren eranskina osoki ordeztea ebazpen honen eranskinarekin. 227E/2017 Ebazpenaren bidez, neurri osagarriak ezarri zitzaizkion Oltza Zendeako udal-mugartean kokatutako instalazio baten Ingurumen baimen integratuari. Titularra Volkswagen Navarra SA da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau Volkswagen Navarra SAri, Oltza Zendeako Udalari eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2017ko urriaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1711652