213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-O-1439

Jaizko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jaizko Udala.

Xedea: bainu-eremua.

Ibilgua: Salado ibaia.

Udalerria: Jaitz (Nafarroa)

Eskatutako jardueraren xedea bainu-eremu natural bat egokitzea da, Jaizko (Nafarroa) udal-mugarteko 3. poligonoko 40. lurzatian, Salado ibaiaren ezkerraldean, ibaiaren ondoan. Bi eraikin izanen ditu, biak 153 m²-ko azalerakoak, eta bi putzu, ur gazikoak, biak 148 m²-ko azalerakoak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko urriaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1712356