213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

“Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko erregulazio biltegiak konpondu eta berritzea” obren proiektua. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko uztailaren 19an egindako bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen “Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko erregulazio biltegiak konpondu eta berritzea” obren proiektu teknikoa.

Proiektu hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, epe horretan bidezko jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen; aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, onespen hori behin betiko bilakatuko da automatikoki.

Cintruenigon, 2017ko urriaren 20an.–Mankomunitateko burua, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1712325