213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Alkatetzak urriaren 23an emandako 2017/733 Ebazpenarena. Horren bidez onesten da diru-laguntzen jendaurreko deialdia, norgehiagokako lehiaren bidez, garapen bidean diren herrialdeekin garapenerako hiru urteko lankidetza proiektuak aitzina eramateko. 2018-2020 urteak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 368230.

Lehena.–Onuradunak:

Legez eratutako pertsona juridikoak izatea eta irabazi asmorik gabeak. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, inskribaturik egon beharko dute Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

Bigarrena.–Xedea:

Deialdi honen xedea da garapen bidean diren herrialdeetan biztanleen oinarrizko beharrak asetzera bideratzen diren garapenerako hiru urteko lankidetza proiektuak diruz laguntzea, 2018., 2019. eta 2020. urteetan.

Proiektuen jarduketan lehenetsitako eremuak ondoko hauek dira:

–Oinarrizko hezkuntza.

–Oinarrizko osasuna.

–Ur arazketa eta hornidura.

–Giza eskubideen aldeko defentsa eta, bereziki, genero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen sustapenaren aldeko borroka.

Laguntza biltzen ahalko dute Nafarroako Gobernuko Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailean sartuak dauden herrialdeak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Deialdi publikoa, garapen bidean diren herrialdeetan garapenerako hiru urteko lankidetza proiektuak aitzina eramateko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko. 2018-2020 urteak.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Hiru urtean proiektu hauek finantzatzeko kalkulatu den zenbatekoa 45.000,00 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2017ko urriaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1712385