213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ekonomia-jardueren gaineko 2017ko
zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko azaroaren 30ean bukatuko dela epea, Ekonomia-jardueren gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko azaroaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2017ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1712319