213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2017ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Trafikoari buruzko Ordenantza Orokorraren “Seinale orokorrak” 13. artikuluko aldaketak.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia 2017ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an. Jendaurrean egoteko aldia amaiturik, ez da erreklamazio, kexa edo oharrik jaso eta, beraz, behin betiko onetsi da aipatu aldaketa. Testu hau izango du:

“13. artikulua. Seinale orokorrak.

1. Herrien sarreretan ezarritako seinaleek hirigune osoan dute indarra, kaleetan edo kale zatietan propio ezarritako seinaleak salbu.

2. Udaltzainen seinaleak beste guztien gainetik daude.

3. Lastertasunaren muga 40 km/h-koa da herrigunean; horretarako, behar diren seinaleak daude (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 154. artikuluko R-301) hiriko sarreretan, hirigunea hasten dela uste den tokietan. Salbuespen gisa, lastertasunaren muga 20 km/h-koa edukiko duten eremu gehiago arautzen dira. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 7.b) artikuluak Udalari esleitzen dio eskumen hori.

4. Lastertasunaren gehieneko muga 20 km/h-koa duten eremuak honako hauek dira:

–Alde zaharreko eremua:

  • 20 eremuaren sarrera edo hasiera:
  • Alde zaharrerako sarbidea Santa María Magdalena elizaren trenbideko tuneletik, Mediavilla kalea, San Francisco Javier kalea (Mediavilla ibaiko zubia), Gayarre kalea eta Verjas kalea.
  • 20 eremuaren irteera edo bukaera:
  • Virgen de la Cabeza/Mediavilla kalea, Terraplén kalea/Pamplona pasealekua, Alberto Pelairea/Misericordia kalea eta Dominicas/Díaz Bravo kalea.

–Eskola eremuak:

  • 20 eremuaren sarrera edo hasiera:
  • San Julián IP: Loreto aldapa/Rape bidea eta Rape bidea/Sarasa Morán kalea.
  • Huertas Mayores IP: Tronzaires biribilgunearen hiru sarreretan: bi Huertas Mayores etorbidean bertan eta bestea Lacarra Munilla kalea/Tronzaires biribilgunean.
  • Griseras IP: Caritat bidea/Fustiñana kalea, Caritat bidea Ebroko Ur Konfederazioaren parean, Ribaforada/Ferial kalea eta Baquero Jacoste kalea/Zaragoza etorbidea.
  • Elvira España IP/ Compañía de María I: Gayarre/Díaz Bravo kalea.
  • Anunciata I: Fernández Pórtoles kalea Robles Pintado kalearen eta Clemos Burgaleta kalearen parean.
  • 20 eremuaren irteera edo bukaera:
  • San Julián IP: Loreto aldapa/Rape bidea eta Rape bidea/Sarasa Morán kalea.
  • Huertas Mayores IP: Tronzaires biribilgunearen hiru irteeretan: bi Huertas Mayores etorbidean bertan eta bestea Lacarra Munilla kalea/Tronzaires biribilgunean.
  • Griseras IP: Caritat bidea/Fustiñana kalea, Caritat bidea Ebroko Ur Konfederazioaren parean, Ribaforada/Ferial kalea eta Baquero Jacoste kalea/Zaragoza etorbidea.
  • Elvira España IP/ Compañía de María I: Alberto Pelairea/ Misericordia kalea.
  • Anunciata I: Fernández Portolés kalea Robles Pintado kalearen eta Clemos Burgaleta kalearen parean”.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2017ko urriaren 23an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1712265