213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2018. urterako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, Udalak, 2017ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki hauek hartu zituen:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki horiek 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sorladan, 2017ko urriaren 25ean.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1712352