213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa, Arradan ur horniduraren, estolderiaren eta saneamenduaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Arradan ur horniduraren, estolderiaren eta saneamenduaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.

Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko urriaren 26an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1712422