2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
2018ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak, 2017ko urriaren 20ko bilkura arruntean, 2018ko tasa eta prezio publikoetako aldaketa hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen.
Onespen hori jendaurrean egongo da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Erabakia behin betikoa bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Mendigorrian, 2017ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1712402