213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2017ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 1/2017 aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik ez bada aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Iturmendin, 2017ko urriaren 18an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1712339