213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2017ko Ekonomia-jardueren gaineko zerga eta Errodaje tasa borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2017ko Ekonomia-jardueren gaineko zerga eta Errodaje tasa borondatez ordaintzeko epea 2017ko abenduaren 11n bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2017ko azaroaren 9an.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2017ko urriaren 26an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1712375