213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2017ko urriaren 25ean, asteazkenarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean. (Enplegu plana partidaren kreditu-gehigarria, finantzabide lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua, eta kreditu transferentziak lanetako, garbiketako eta lorategietako lau peoi kontratatzeko).

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2017ko urriaren 26an.–Jarduneko alkatea, Alfonso Arnesto Berruezo.

Iragarkiaren kodea: L1712364