2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Aldaketa udal ordenantzetan, eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenen aplikazioa 2018rako. Hasierako onespena
Barillasko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018rako aldaketa udal ordainarazpen guztien ordenantza, tarifa eta igorpenetan; 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Barillasen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1712490