213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udal Musika Eskolako 2018-2019 ikasturterako prezio publikoak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko urriaren 26ko osoko bilkura arruntean, erabakia hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetako aginduak betez. Hona erabakiaren xedapen zatia:

Lehena.–Hasiera batean onestea, espedienteko dokumentazioaren proposamenarekin bat, Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak 2018-2019 ikasturterako.

Bigarrena.–Aipatu legearen 325.1.b) artikuluari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunez gutxienez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratuta, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da aurreko azalpenean aipatu den jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Laugarrena.–Erabakia Luis Morondo Udal Musika Eskolari jakinaraztea eta Kontu-hartzailetza Alorrari igortzea, bai eta espedientera biltzea ere, behar diren ondorioetarako.

Argitara ematen da, aipatu legeak betetzeko.

Barañainen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1712489