213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2018rako aldaketa, ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko urriaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak zerga, prezio publiko eta udal tasa batzuk arautzen dituzten Barañaingo Udalaren ordenantza fiskaletan; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen determinazioak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa betez, aipatu bilkurari dagokion espedientera bildutako agiriekin bat etorriz.

Barañaingo Udalak aipatu bilkura horretan orobat onetsi zuen 2018rako ondoan zehazten den karga-tasa, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga honi dagokiona:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako zerga-tasa %0,295 izanen da urtean.

Aipatu legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean egonen da gutienez ere 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, ordenantza fiskaletan egin aldaketaren hasierako onespenari buruz. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela jendaurreko aipatu aldian inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten.

Aurrekoa gorabehera, jakinarazten da ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatu osoko bilkura horretan onetsitako karga-tasaren kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2017ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1712487