213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Ekonomia-jardueren edo Lizentzia fiskalaren gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Alloko Udaleko jarduneko alkate udalburuak, 111. Ebazpenaren bidezko eskuordetzaz eta 2017ko urriaren 25eko 112. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea Ekonomia-jardueren edo Lizentzia fiskalaren gaineko 2017ko zergaren errolda. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2017ko azaroaren 1etik 30era izanen da, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Alkatearen erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Allon, 2017ko urriaren 25ean.–Jarduneko alkatea, Begoña Fernández Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1712318