213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2017 ALDAKETA: KREDITU BEREZIA

GASTUAK:

Partida: 1.1650/6230001, Kanpoaldeko argiak berritzea. Zenbatekoa: 39.000,00 euro.

Finantzaketa:

Partida: 1.7508002, Naf. G. diru-lag. efizientzia energetikorako. Zenbatekoa: 26.463,59 euro.

Partida: 1.870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 12.536,41 euro.

Aguilar Kodesen, 2017ko urriaren 23an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1712368