213. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

625E/2017 EBAZPENA, urriaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Vianako udal-mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratua iraungitzen duena. Instalazioaren titularra Saica Natur SL da.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren iraungipena

Espedientearen

kodea

0001-0122-2017-000005

Hasiera eguna

2017/07/27

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

4C / E)

Abenduaren 16ko 1/2016 L.E.D.

-

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

-

Instalazioa

Paper, kartoi eta plastikozko hondakin ez-arriskutsuen kudeaketa

Titularra

Saica Natur SL

Zentroaren zenbakia

3125102273

Tokia

La Peña industrialdea, NA-134 errepidea, 93 km.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 554.988 eta Y: 4.702.228

Udalerria

VIANA

Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2A eranskineko 14 epigrafean jasota zegoen. Beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidea bete behar zuen instalazioak. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Arrazoi horregatik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 612/2010 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko instalazio baterako.

2016ko urriaren 20an, titularrak jakinarazi du aldaketa bat egin duela produkzio prozesuan, hondakin arriskutsuen transferentzia-zentroak jarduteari utzi baitio. Hortaz, instalazioa ez da sailkatzen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2A edo 2B eranskinetako epigrafe batean ere ez, eta, ondorioz, ez dago Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Egun, industria-instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko E epigrafean jasota dago, eta, horregatik, jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe dago. Lizentzia hori lortzeko, aurrez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren txostena behar da.

Hasierako ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon zen 10 egunez. Aurkeztutako alegazioen ondorioz, bigarren ebazpen proposamena prestatu zen, berriro ere titularrari entzuteko tramitean egon zena 10 egunez. Ebazpen honen eranskinetan jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzuna.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan aurreikusitakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Vianako udal-mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratua iraungitzea. Instalazioaren titularra Saica Natur SL da.

Bigarrena.–Udalaren ebazpena eman aurretik, aldeko txostena egitea Vianako udal-mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baterako. Instalazioaren titularra Saica Natur SL da.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Zentroak hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile gisa duen baimena mantentzea Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan, balorizazio zentro gisa 15G04251022732009 erregistro zenbakiarekin eta aurretratamendurako zentro gisa 15G05251022732009 erregistro zenbakiarekin inskribatua baitago, eta hondakin arriskutsuen kudeatzaile gisa duen baimena iraungitzea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan 15G02251022732009 erregistro zenbakiarekin duen inskripzioa, transferentzia zentro gisakoa. Kudeatzen ahal dituen hondakinak eta hondakin horiek tratatzeko egiten ahal dituen eragiketak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira. Halaber, titularrak hondakinen kudeaketan izandako edozein aldaketa jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta automatikoki berrituko da beste horrenbeste urteko aldietarako, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.8 artikulua aplikatuz (Hondakinak tratatzeko eragiketen baimena). Sozietatearen helbidea dagoen autonomia erkidegoan ingurumen arloan eskumena duen organoak I. eranskinean adierazitako tratamenduak egiteko baimendutako entitate batek ustiatu beharko du instalazioa, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena.–Zentroak Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan, hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa, duen 15P02251022732009 inskripzioa kentzea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Seigarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik udalari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarrena.–Jarduera sailkatuaren udal lizentzia lortu ondoren, titularrak jarduera sailkatua abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du udalean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 32. artikuluan xedatuarekin bat. Adierazpenarekin batera, Ebroko Ur Konfederazioari isurketarako baimena eskatu izanaren kopia bat aurkeztu beharko da.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Hamargarrena.–Ebazpen hau Saica Natur SLri, Vianako Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari, Ebroko Ur Konfederazioari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko urriaren 16an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1711834