210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Espediente bat NAAra bidaltzea

2017/221 Ebazpena.

Joseba Otondo Bikondoak, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate-udalburuak.

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2017ko urriaren 20an, ebazpen hau eman dut:

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako dokumentazioa, 17-02141 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa (Javier Iturralde Echeverria-k aurkeztua, 2015/12/24an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren kontra jarritako berraztertzeko helegitearen isilbidezko ezespenaren kontra),

EBATZI DUT:

1.–Administrazio espediente kautotu eta folioz folio behar bezala bidaltzea.

2.–Espedientean interesdun direnei bertaratzeko eskatzea eta dokumentazioaren kopia bat ematea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean agertzeko, hamar egun balioduneko epean.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenaren 44. artikuluaren agindua betez “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzea.

Helegite edo errekurtsoen araubidea:

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2017ko urriaren 20an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1712220