2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
UE-56 unitatearen hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena
Hasiera batean onetsi zen Bakaikuko UE-56 unitatearen garapen esparruan hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren lagapena eskudirutan emateko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, Enriqueta Romeral Escobarrek sustatua (2017ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 10ekoa), eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, behin betiko onetsi da 2017ko urriaren 19an egin bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Bakaikun, 2017ko urriaren 19an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L1712226