2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
UE-56 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Bakaikuko Udalak, 2017ko urriaren 19an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen diren erabakiak hartu zituen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Behin betiko onestea birzatiketa proiektua, Bakaikuko Udal Plan Orokorreko UE-56 exekuzio unitatean, Enriqueta Romeral Escobarrek sustatua, eta Juan Carlos Muguerza Santos eta Carlos Iriondo Apaolaza arkitektoek prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 152. eta 153. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
2.–Behin betiko onetsitako birzatiketa proiektua Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribatu beharko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 152.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3.–Birzatiketa proiektuaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 152.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Bakaikun, 2017ko urriaren 19an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L1712225