210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Kuadrilla gelatako lokalak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

2016ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, Azagrako Udalak 2016ko urriaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batez onesten zuena Kuadrilla gelatako lokalak arautzen dituen ordenantzaren zenbait artikulu aldatzeko espedientea.

Jendaurreko epean bi alegazio aurkeztu ziren.

Udalak, 2017ko urriaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen horietako bat baiestea eta haren testua ordenantzan sartzea, eta beste alegazioa ezestea. Orobat, behin betiko onetsi zuen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onespena argitaratzen da indarra har dezan.

Azagran, 2017ko urriaren 17an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

BEHIN BETIKO TESTUA

KUADRILLA GELATAKO LOKALAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

3.1.a) artikulua honela idatziko da:

“Gela iraunkorrak.

Kuadrilla gela hauen eskaeretan irekitzeko epea bi hilabetetik gorakoa da eta hamazazpi urte dituzten edo gela erabiltzen duten urtean hamazazpi beteko dituzten pertsonek okupatu ditzakete soilik”.

8.c) artikuluko bigarren paragrafoa honela idatziko da:

“Hura ez bada formalizatzen, jabeak lokala erabiltzaileei doan uzteagatik, bi alderdiek frogagiri bat sinatu beharko dute, eta bertan adieraziko dute lokala kuadrilla gelatako erabiltzen dela eta ordenantza honetan eskatzen diren betebeharrak biek onartzen dituztela. Frogagiri horretan gelaren erabiltzaile guztien identifikazioa eta sinadura agertuko dira”.

8.e) artikulua honela idatziko da:

“Kuadrilla gelatako lokala erabiltzeko lizentzia eskuratzea, horretarako behar diren baldintza guztiak beteta”.

8.g) artikulua honela idatziko da:

“Azagrako Udalari jakinaraztea lokala kuadrilla gela gisa erabiltzen hasi dela edo erabiltzeari utzi zaiola, erabiltzeari benetan utzi eta ondoko hilabetean. Orobat, lokalaren jabeak Udalari jakinarazi beharko dio gelaren erabiltzaileen aldaketa”.

9. artikulua honela geldituko da:

“Honako hauek dira kuadrilla gelen erabiltzaileen betebeharrak:

a) Kuadrilla gela gisa higiezina egokia izan dadin lizentzian eskatutako gutxieneko baldintza teknikoei eustea.

b) Gizalegez jokatzea, zorrotz jokatu ere, ordenantza honen 11. artikuluan zehazten diren debekuak eta erabiltzeko mugak bere gain hartuta.”

10.a) artikulua honela idatziko da:

“Adingabea ordezkatzea, kuadrilla gelaren erabilerarekin loturik egin beharreko jarduketa guztietan”.

11.e) artikulua honela idatziko da:

Ez da baimenduko zarata eta bibrazio maila hauek gainditzea (dBAtan neurtuak):

LOKAL HARTZAILEA

EGUNEZ

GAUEZ

Etxebizitzak

35

30

13.1 artikuluko lehen paragrafoa honela idatziko da:

“1. Lokalaren jabeak kuadrilla gelatako erabiltzeko lizentziaren eskaera aurkeztu beharko du Azagrako Udalaren Erregistro Orokorrean, udal bulegoetan, ondoko datu eta agiri hauekin:”

18. artikulua honela geldituko da:

“Kuadrilla gela izateko egokitu den lokalaren jabea aldatzeak ez dio aldaketarik ekarriko kuadrilla gela erabiltzeko Azagrako Udalak emandako lizentziaren indarraldiari, baldin eta jabe berriak ondoko baldintza hauek betetzen baditu:

a) Lokalaren jabe berriak horri buruzko jakinarazpena egitea Azagrako Udalari hilabeteko epean, gehienez ere.

b) Higiezinaren jabe berriaren ziurtagiria, non onartzen baita higiezina ordura arte erabiltzen zuten erabiltzaile berek kuadrilla gelatako erabiltzen jarraitzea.

c) Errentamenduaren kontratu berria edo erabilera lagatzekoa eta abar ekartzea, edo V. eranskineko agiria (ordenantza honen 13.1.d) artikuluan xedatua bete beharrez).

d) Ordenantza honen 13.1.f) artikuluan aurreikusten den aseguru poliza aurkeztea, jabe berriak izenpetua.”

20.1.h) artikulua honela idatziko da:

“Zarata eta bibrazioei dagokienez, ordenantza honen 11.e) artikuluan ezarritako mugak 10dBAtan baino gehiagotan gainditzea.”

20.1.l) artikulua honela idatziko da:

“Kuadrilla gela erabiltzea higiezineko gainerako bizilagunei edo ondokoei eta eremu publikoaren erabiltzaileei traba eginez, zaratak edo bibrazioak sortuz, arrazoi beragatik aurreko urtean arau-hauste larriagatik zehatua izan denean.”

20.2.c) artikulua honela idatziko da:

“Zarata eta bibrazioei dagokienez, ordenantza honen 11.e) artikuluan ezarritako mugak 3 dBAtik 10 dBAra gainditzea.”

20.2.f) artikulua honela idatziko da:

“Kuadrilla gela erabiltzea higiezineko gainerako bizilagunei edo ondokoei eta eremu publikoaren erabiltzaileei traba eginez, zaratak edo bibrazioak sortuz, arrazoi beragatik aurreko urtean arau-hauste arinagatik zehatua izan denean.”

20.3.b) artikulua honela idatziko da:

“b) Azagrako Udalari ez jakinaraztea horretarako ezarritako epean kuadrilla gelaren erabiltzaileak aldatu direla.”

20.3.c) artikulua honela idatziko da:

“c) Azagrako Udalari ez jakinaraztea horretarako ezarritako epean kuadrilla gelatako egokitutako lokalaren jabea aldatu dela.”

20.3.d) artikulua honela idatziko da:

“d) Zarata eta bibrazioei dagokienez, ordenantza honen 11.e) artikuluan ezarritako mugak 3 dBAtan baino gutxiagotan gainditzea.”

20.3.h) artikulua honela idatziko da:

“Kuadrilla gela erabiltzea, higiezineko gainerako bizilagunei edo ondokoei eta eremu publikoaren erabiltzaileei traba eginez, zaratak edo bibrazioak sortuz.”

Iragarkiaren kodea: L1712050