2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 4. aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2017ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Kreditu gehigarria:
–Gastuen kapitulua:
5 1621 22602 “sentsibilizazio informazio kanpaina” izeneko aurrekontu aplikazioa 27.500 euroan handituko da.
–Sarreren kapitulua:
Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren ekarpena (5.667 eurokoa), Ecoembesen ekarpena (4.000 eurokoa), Estatuaren PIMA laguntza (16.562 eurokoa) eta, gainerakoa, diruzaintzako gerakin likidoaren kontura.
Lakuntzan, 2017ko urriaren 23an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1712224