210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE, ELGORRIAGA, ITUREN ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2017ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 19an.

Iturenen, 2017ko urriaren 20an.–Batasuneko lehendakaria eta Iturengo alkatea, M.ª José Bereau Baleztena.

I. ERANSKINA

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Udaletako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileen plantilla organikoa

Funtzionarioak:

1.–Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %19,14. Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra. Gradua: 3 (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den beste bat. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda:

Kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda:

Aitor Navarro Aristorena. Kontu-hartzailea.

Zubieta eta Iturengo Udalen Batasuneko idazkaria da batasun honetako idazkaria, A mailako hasierako soldataren %10eko zenbateko ordainsariarekin.

Iragarkiaren kodea: L1712211