210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Deialdia, mantentze-lanetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa eta euskarako B2 hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa duena, Orkoiengo Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Onartuen zerrenda

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik eta 2017ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 17an, argitaratu zen deialdiaren 5. oinarrian xedatuarekin bat, eta izangai bazterturik ez dagoelarik, onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen da jarraian.

Orkoienen, 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Onartuen behin betiko zerrenda

PASCAL GARCÉS, ROBERTO

Baztertuak: bat ere ez.

Iragarkiaren kodea: L1712208